6 urtetik gorako umeentzako txiki tailer honetan kartoia eta beste material batzuk berrerabiliko ditugu jostailuzko baskula bat egiteko. Jostailu hau Montessori metodologian oinarritzen da, eta oso egokia da txikiekin pisuarekin lotutako kontzeptuak lantzeko.
Bi txanda egingo dira: 10:30etatik 11:45etara eta 12:15etatik 13:30etara. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.