Nahiz eta Olentzerok opari asko ekarri, edozer gauza jostailu bat izan daiteke. 3 urtetik gorako umeei zuzendutako jarduera honetan panpina dibertigarri batzuk egin ahal izango dituzte, horretarako makilak bezalako elementu naturalak erabiliz. Artilez apaindu eta margotu ahal izango dituzte.
Bi txanda egingo dira: 10:30-11:45 eta 12:15-13:30. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.