3 urtetik gorako umeei zuzendutako jarduera da. Bertan, Gabonetako apaingarri jasangarriak egin ahal izango dituzte, zenbait elementu berrerabiliz.
Oraingoan, kortxoak berrerabiliz, elur-oreinak egin ahal izango dituzte. Beste proposamen bat pinaburuekin egindako zuhaitzak egitea da, eta, gainera, kartoizko izarrak egin ahal izango dituzte. Gero koloreztatu ahal izango dituzte. Horretaz gain konfeti biodegradagarria egin ahal izango dute, zuhaitz-hostoak erabiliz.
Bi txanda egingo dira: 10:30-11:45 eta 12:15-13:30. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.