3 urtetik gorako txikiei zuzendutako jarduera da, non zuhaitz polit bat egin ahal izango duten estanpazio teknikaren bidez. Tailerra amaitzean, arboretuma bisitatuko da eta bertan inguruko zuhaitz espezie batzuk ezagutzera emango dira eta horien garrantziari buruzko hausnarketa egingo da.
Bi txanda egingo dira: 10:30etik 11:45era eta 12:15etik 13:30era. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretotik baieztapena jasotzea.