Escape Room-ean Zaborreta doktoreak ingurumena suntsitzeko sortu duen planarekin bukatzeko beharra dago. Horretarako, familiek eta taldeek hainbat froga eta pista gainditu eta topatu beharko dituzte, doktoreak bere egitasmoa lor ez dezan eta Ingurumen Aretotik garaiz ihes egin ez dezan. Modu aktibo zein dibertigarri batean ingurumen arlo desberdinak jorratuko dira: hondakinen kudeaketa, biodibertsitatea eta kontsumo arduratsua, besteak beste. Ekimen hau ordu eta erdikoa da eta gehienez 6 kideko taldeetan egingo da. Saioa 11:30etan hasiko da. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta gutxieneko adin gomendatua 8 urtekoa da.
![Loading Events](https://www.ingurumenaretoagetxo.eus/wp-content/plugins/the-events-calendar/src/resources/images/tribe-loading.gif)
- This event has passed.
![](https://www.ingurumenaretoagetxo.eus/wp-content/uploads/2019/11/castle-1290860_1920-720x388.jpg)