Urteari agur esateko eta Gabonak ospatzeko jaia antolatu dugu. Parte-hartzaileek Olentzerok bidalitako gutuna irakurriko dute eta euren oparia bilatu beharko dute: jateko ikatza. Gainera, taloak egingo ditugu tokiko eta bidezko merkataritzako produktuekin, hala nola txistorra edo txokolatea.
Bi txanda egingo dira: 11:00etatik 12:00etara eta 12:15etatik 13:15etara. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.