Lurraren Beroketaren aurkako Ekintzaren Munduko Eguna ospatzeko, lehiaketa hau antolatu dugu sare sozialen bidez, adin guztietako pertsonei zuzenduta.
Keinu guztiak dira garrantzitsuak. Horregatik, berotze globala saihesteko edo murrizteko keinu on bat egiten duten pertsonak sendabelar edo aromatiko baten zozketan sartuko dira.
Egun osoan parte hartu ahal izango da, eta argazkiak sare sozialetan (Facebook, Instagram eta Twitter) partekatu beharko dira #getxoerronka hashtag-aren bidez.