Ginkana 2.0. autogidatuarekin familiek eta lagun taldeek (8 urtetik aurrerantz) hezegunea ezagutzeko aukera aparta izango dute hainbat joko eta ekintzaren bidez. Parte hartzaileek proposatutako puntuetan gelditu beharko dute eta horietako bakoitzean froga bat burutu. Gainera, herrian Mugikortasun Iraunkorraren Astea ospatzen denez, garraiobide jasangarri batean (bizikleta, patinetea, oinez, etab.) Aretora etorriko diren taldeek hamaiketako osasungarri bat jasoko dute doan.
Bestalde, parte-hartzaileak animatuko ditugu, bai eta publiko orokorra ere, sare sozialen bidez, Aretoko Sare Sozialen bidez beren buruaren argazkiak partekatzera, mugikortasun iraunkorra praktikatuz, #mugikortasuniraunkoarrenalde hashtag-arekin.
Jarduerak 2 ordu inguru irauten du. Ekintza hasteko ordutegiak: 10:15, 10:30, 10:45 eta 11.00. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.
Jarduerak 2 ordu inguru irauten du. Ekintza hasteko ordutegiak: 10:15, 10:30, 10:45 eta 11.00. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretotik baieztapena jasotzea.