16 urtetik gorako pertsonei zuzendutako ikastaro teoriko-praktiko honetan energia berriztagarrien gaia jorratuko da eta material birziklatuekin eguzki-labe bat eta eguzki-energiarekin funtzionatzen duten beste tresna eta erreminta batzuk sortuko dira, jostailuzko kotxe bat, esate baterako. Tailerra Ekooiz elkarteak emango du.
Parte-hartzaile bakoitzak zapata kaxa bat edo pizza kaxa bat ekarri behar du tailerreko egunean labea egiteko.
Ordutegia: 10:30etatik 13:30etara. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.