16 urtetik gorako pertsonei zuzendutako tailer teoriko eta praktikoa da. Bertan, parte-hartzaileek uda garaian azala zaintzeko kremak egiten ikasiko dute elementu naturalak eta ingurumenarentzako kaltegarriak ez direnak erabiliz.
Tailerra 10:30- 13:30 bitartean gauzatuko da. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretotik baieztapena jasotzea.