Ingurumen Aretoko ekintza autogidatuak publiko guztiei egokituak daude (3 urtetik aurrerantz) eta hauen bidez ingurumen alderdi desberdinak aztertzen dira. Bolueko esploratzaileak eta Altxorraren bila ekintzak Bolueko hezegunetik garatzen dira, edozein momentutan. Naturaren detektibeak, Esploratzaile txikiak, Inguruko tximeletak eta Haritz eta bere lagunak ekintzak, berriz, Ingurumen Aretoko ingurunetatik garatzen dira. Hori dela eta, Aretoa zabalik dagoenean aurrera eraman behar dira. Kasu guztietan beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.
- This event has passed.