Itsaso eta ozeanoekin erlazionatutako ekintza dibertigarri honetan adin guztiei (3 urtetik aurrera) moldatutako jolas desberdinak egongo dira. Parte hartzaileek itsas biodibertsitatea, bere kontserbazio egoera eta Getxoko hondartzei buruzko datu eta bitxikeriak ezagutu ahal izango dituzte.
Jolasen artean mimika, diktiopinta, Trivial, memory eta kutxa misteriotsua daude. Azken honetan txikienek eskuak sartu beharko dituzte, begiratu gabe, itsasoarekin erlazionatutako objektuak zeintzuk diren eta zeintzuk ez asmatzeko. Eskulan erraz bat ere egin ahal izango dute. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea.
![Loading Events](https://www.ingurumenaretoagetxo.eus/wp-content/plugins/the-events-calendar/src/resources/images/tribe-loading.gif)
- This event has passed.
![](https://www.ingurumenaretoagetxo.eus/wp-content/uploads/2020/02/ITSASOA-JOKOAN_baja-720x388.jpg)