Loading Events
  • This event has passed.

JARDUERAK NATURAN: BILATU ETA AURKITU!

3 urte baino gehiagoko haurrentzako eta euren familientzako jarduera da. Talde bakoitzak elementu natural batzuk aurkitu beharko ditu Ingurumen Aretoko inguruan: makila bat, arrosa koloreko bi lore, forma eta kolore desberdineko elementuak… Horretarako, aurkitu beharko dituzten objektuen zerrenda bat emango zaie.
Baso Eskolako kontzeptuetan oinarritutako jarduera xumea da, eta txikienak eta haien familiak naturarekin lotzea du helburu. Bukatzeko, haur bakoitzak obra artistiko bat egin beharko du, elementu naturalak bakarrik erabiliz.

Parte hartzen duten taldeen artean animaliak koloreztatzeko liburu bat zozketatuko da.

Bi txanda egingo dira: 10:30-11:45 eta 12:15-13:30. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretotik baieztapena jasotzea.

Data

October 22, 2023

Ordua

10:30 am - 1:30 pm

Kokapena

Aula Ambiental de Getxo
Barrio Larrañazubi, 12. B
Getxo, Bizkaia 48992 España

Telefonoa

688 88 35 96

Organizer

Aula de Getxo
Telefonoa
688 88 35 96
Email
info@ingurumenaretoagetxo.eus
Web-gunea
http://www.ingurumenaretoagetxo.eus
ERREGISTRATU

Partekatu gertaera hau