Eskulan tailer hau 3 urtetik gorako haurrentzat da. Bertan, kartoizko hodiak eta plastikozko tapoiak bezalako elementuak berrerabili ahal izango dituzte jostailuzko auto bat egiteko.
Bi txanda egingo dira: 10:30etik 11:45era eta 12:15etik 13:30era. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.