Orienting motako jarduera autogidatua da. Helburu nagusia mapa bat interpretatzen eta iparrorratz bat maneiatzen ikastea da. Jarduera Ingurumen Aretoan hasten da. 5 euroko fidantzaren truke behar diren material guztiak emango dira (jarraibideak eta iparrorratza).
Jarduerak 1´5 ordu inguruko iraupena du, eta bi modalitate daude: erraza (8 urtetik gora) eta zaila (12 urtetik gora).
Ekintza hasteko ordutegiak 10:45, 11:15 eta 11:45. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.