Loading Events
  • This event has passed.

SARE SOZIALEN BIDEZ ARGAZKI LEHIAKETA: GETXOKO HEGAZTIAK (#getxohegaztiak)

Lehiaketa honetan sare sozialen bidez parte hartu ahal izango da. Bi kategoria daude: 16 urtetik beherakoentzat eta 16 urtetik gorakoentzat. Parte hartzeko, 16 urtetik beherakoek hegazti-habia bat egin beharko dute elementu naturalekin eta argazki bat bidali beharko digute (hilaren 12an Ingurumen Aretoan egingo dugun txiki tailerrean eraikiko ditugun habiak aprobetxa daitezke). 16 urtetik gorakoen kasuan, gure inguruko hegaztien argazki originalak eskatzen ditugu. Bi kategorietan aurkezten diren argazkiek #getxohegaztiak hasghtag-arekin etiketatuta egon behar dute. Bi kategorietarako saria egongo da, eta bietan produktu ekologikoen saski bat izango da. Argazkiak hilaren 15era arte jaso daitezke eta 17an jakingo ditugu bi irabazleen izenak.
Lehiaketaren oinarriak ESTEKA HONETAN kontsulta daitezke.

Data

Hasiera
October 10, 2020 @ 10:00 am
Amaiera
October 15, 2020 @ 5:00 pm

Kokapena

Getxo

Organizer

Aula de Getxo
Telefonoa
688 88 35 96
Email
info@ingurumenaretoagetxo.eus
Web-gunea
http://www.ingurumenaretoagetxo.eus
ERREGISTRATU

Partekatu gertaera hau