6 urtetik gorakoentzako txiki tailer honetan umeek inguruko animaliak irudikatzen dituzten apaingarriak egingo dituzte, eta eskolara itzultzeko erabiliko ditugun arkatzetan jarri ahal izango dira. Txiki tailerrean, irudikatzen diren animalien ezaugarrietako batzuk komentatuko dira, inguruko faunaren zati bat ezagutarazteko.
Bi txanda egingo dira: 10:30etatik 11:45etara eta 12:15etatik 13:30etara. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.