Olibondoaren Munduko Egunaren ospakizun gisa (azaroak 26), 3 urtetik gorako haurrentzako eskulan bat proposatzen dugu, non komuneko paperarekin, kartoiarekin eta birziklatutako beste elementu batzuekin (tapoiak, botilak, etab.) olibondo baten maketa sortu ahal izango duten. Horrez gain, txikiek jaten dituzten olibak eta janaria prestatzeko erabiltzen den oliba olioa ezagutzeko aukera izango dute irudien bidez.
Bi txanda egingo dira: 10: 30etik 11:45era eta 12: 15etik 13:30era. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretotik baieztapena jasotzea.