6 urtetik gorako haurrei zuzendutako jarduera bat proposatzen da, itsas hondoa, fauna, flora eta plastikoa bezalako naturalak ez diren elementuak irudikatuko dituena. Horrela, plastikoaren erabilera murrizteko beharraz jabetu ahal izango dira parte-hartzaileak, hori guztia elementu birziklatuetatik abiatuta, hala nola kartoizko kaxak, tapoiak eta abar.
Bi txanda egingo dira: 10:30etatik 11:45etara eta 12:15etatik 13:30etara . Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.