Upcoming Events
Events List Navigation
STREET ESCAPE ROOM: GELDIARAZI INBADITZAILEAK!
8 urtetik gorakoentzako abentura jokoa da. Parte hartzaileek hainbat enigma eta buru-hausgarri konpondu beharko dituzte Arkaitzi laguntzeko. Izan ere, biologo oso despistatua da, eta espezie inbaditzaile bat eta autoktono bat nahastu ditu. Jarduera honen bidez, hobeto ezagutuko da espezie exotiko inbaditzaileek sortzen duten arazoa, eta gure inguruko espezie batzuk ezagutaraziko dira. Ohiko Escape Room ez bezala, gainditu beharreko probak, pistak, objektuak eta enigmak ez daude gela bakar batean, espazio ireki batean baizik. Beraz, Ingurumen Aretoko hainbat espaziotan mugitu beharko duzu, 4 espezie exotiko inbaditzaileen izenak aurkitu arte, horrela biologoaren tranpan erori den animalia autoktonoa askatu ahal izateko. Ordubete baino lehen egin ahal izango duzue? 3 txanda egingo dira: 10:15, 11:15 eta 12:15. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.
Find out more »EKO-JOSTAILUEN TAILERRA: PRISMATIKOAK
Eskulan tailer honetan, haurrek kartoizko hodiak berrerabili ahal izango dituzte jostailuzko prismatiko dibertigarriak egiteko. Jarduera honen helburua haurren artean kontsumo arduratsua sustatzea eta inguratzen gaituen naturarekiko jakin-mina eta atxikimendua sustatzea da. 6 urtetik gorakoentzat. Bi txanda egingo dira: 10:30etik 11:45era eta 12:15etik 13:30era. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretotik baieztapena jasotzea.
Find out more »JARDUERA BERRIA: NATURAN BIZIRAUTEA
Egunen batean basoan galduko bazina, bizirauteko zure gida eta naturan aurki dezakezuna soilik erabiliz bizirauteko gai izango zinateke? "Naturan bizirautea" jarduera berri bat da, eta bertan parte hartzen duten taldeek 4 proba gainditu beharko dituzte ordubete baino gutxiagoan: orientatzen ikasi, aterpea eraiki, janaria bilatu, zauriak elementu naturalekin sendatzen ikasi eta sua egiten ikasi. Hori guztia Aretoan sortu ditugun materialak eta gidak erabiliz. 4 txanda egingo dira (10:30, 11:15, 12:00 eta 12:45). Gomendatutako gutxieneko adina: 10 urte. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretotik baieztapena jasotzea.

Find out more »