Loading Events
Find Events

Event Views Navigation

Upcoming Events

Events List Navigation

February 2025

ESCAPE ROOM: ZABORRETA DOKTOREA

Zaborreta Doktoreak ingurumenarekiko sortu duen plan suntsitzailearekin bukatzeko beharra dago. Horretarako, familiek eta taldeek hainbat froga eta pista gainditu eta topatu beharko dituzte, doktoreak bere egitasmoa lor ez dezan eta Ingurumen Aretotik garaiz ihes egiteko. Modu aktibo zein dibertigarri baten ingurumen arlo desberdinak jorratuko dira: hondakinen kudeaketa, biodibertsitatea, kontsumo arduratsua, besteak beste. Ekimen hau ordu eta erdikoa da eta gehienez 6 kideko taldeetan egingo da. Bi txanda egingo dira: lehenengo saioa 10:30ean hasiko da eta bigarrena 12:15ean. Beharrezkoa da aurretik izena ematea eta gutxieneko adin gomendatua 8 urtekoa da.

Find out more »
08February
Aula Ambiental de Getxo, Barrio Larrañazubi, 12. B
Getxo, Bizkaia 48992 España
ERREGISTRATU

STREET ESCAPE ROOM: GELDIARAZI INBADITZAILEAK!

8 urtetik gorakoentzako abentura jokoa da. Parte hartzaileek hainbat enigma eta buru-hausgarri konpondu beharko dituzte Arkaitzi laguntzeko. Izan ere, biologo oso despistatua da, eta espezie inbaditzaile bat eta autoktono bat nahastu ditu. Jarduera honen bidez, hobeto ezagutuko da espezie exotiko inbaditzaileek sortzen duten arazoa, eta gure inguruko espezie batzuk ezagutaraziko dira. Ohiko Escape Room ez bezala, gainditu beharreko probak, pistak, objektuak eta enigmak ez daude gela bakar batean, espazio ireki batean baizik. Beraz, Ingurumen Aretoko hainbat espaziotan mugitu beharko duzu, 4 espezie exotiko inbaditzaileen izenak aurkitu arte, horrela biologoaren tranpan erori den animalia autoktonoa askatu ahal izateko. Ordubete baino lehen egin ahal izango duzue? 3 txanda egingo dira: 10:15, 11:15 eta 12:15. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.

Find out more »
09February
Aula Ambiental de Getxo, Barrio Larrañazubi, 12. B
Getxo, Bizkaia 48992 España
ERREGISTRATU

EKO-JOSTAILUAK: ARRANTZA-JOKOA IMANEKIN ETA PLASTIKOZKO TAPOIEKIN

6 urtetik gorako haurrei zuzendutako jostailu iraunkorren tailer honetan, parte-hartzaileek plastikozko tapoiak berrerabili ahal izango dituzte, feltroz apainduz eta iman bat jarriz, arrantza-joko bat egiteko. Bertan, ahalik eta arrain gehien arrantzatzen saiatu beharko dute, beste iman bat itsatsitako makila bat erabiliz. Bi txanda egingo dira: 10:30etik 11:45era eta 12:15etik 13:30era. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretotik baieztapena jasotzea.

Find out more »
15February
Aula Ambiental de Getxo, Barrio Larrañazubi, 12. B
Getxo, Bizkaia 48992 España
ERREGISTRATU

AZTARNEN BILA

6 urtetik gorako umeei zuzendutako jarduera berri bat da, gure inguruko animaliek uzten dituzten arrastoak identifikatzen ikasteko. Ekintza bi zatitan banatzen da: ginkana autogidatua ezkutatutako aztarna aurkitzeko, eta eskulana, aztarna baten moldea egiteko hezitzaile baten laguntzarekin. Eskulana egiten den bitartean, animaliek uzten dituzten beste arrasto-mota batzuk erakutsiko dira. Bi txanda egingo dira: 10:30etatik 11:45etara eta 12:15etatik 13:30etara. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretotik baieztapena jasotzea  

Find out more »
16February
Aula Ambiental de Getxo, Barrio Larrañazubi, 12. B
Getxo, Bizkaia 48992 España
ERREGISTRATU

ESKULAN JASANGARRIAK: INAUTERIETAKO MASKARAK

Inauteriak laster direla aprobetxatuz, eta familien artean kontsumo arduratsua sustatzeko, inauterietako maskara batzuk egitea proposatzen da, arrautza-ontziak berrerabiliz. 3 urtetik gorakoentzat.   Bi txanda egingo dira: 10:30-11:45 eta 12:15-13:30. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.

Find out more »
22February
Aula Ambiental de Getxo, Barrio Larrañazubi, 12. B
Getxo, Bizkaia 48992 España
ERREGISTRATU

IBILBIDE GIDATUA: INAUTERIETAKO ETA NEGUKO AMAIERAKO ERRITUAK ZUHAITZEN BITARTEZ

Eguzkiak, pixkanaka, bere bizitasuna berreskuratu du, lurrari bere esentzia, bere botere telurikoa eta bere energia indargarria emanez, natura bere neguko lozorrotik esnatu dadin: argiaren garaipena da itzalen gainean.Aitor Ventureirak (Hojarasca Elkartea) gidatutako ibilbide honen bidez, urte sasoi honekin zerikusia duten euskal errituak ezagutuko ditugu. Bolueko hezegunetik paseatuko gara, eta hainbat zuhaitz-espezieren presentzia aprobetxatuko dugu. Haren itzalean, negu bukaerako errito, sinesmen, tradizio eta mitologia zahar hauek aletuko ditugu.Jarduera 10:30ean hasiko da Ingurumen Aretoan, eta 13:30ean amaituko da Bolueko hezegunean. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.

Find out more »
23February
Aula Ambiental de Getxo, Barrio Larrañazubi, 12. B
Getxo, Bizkaia 48992 España
ERREGISTRATU

ZOMORROEN-BILA

Jarduera berri honen bidez, 8 urtetik gorako haurrek eta haien familiek gure inguruko intsektu eta zomorrotxoen zati bat ezagutu ahal izango dute, gure ekosistemetan betetzen duten funtzioa ezagutu eta kontserbazioaren garrantziari buruz hausnartu ahal izango dute. Horretarako, lupa batzuk erabiliz, zerrenda batean identifikatuko dituzte ikusten dituzten animalia txiki guztiak. Ondoren, gure intsektarium-ean benetako intsektuak mikroskopio digitalaren bidez ikusi ahal izango dituzte eta, amaitzeko, intsektu bat irudikatzen duen eskulan xume bat egin ahal izango dute, hainbat elementu berrerabiliz. Ordutegia: 10:30, 11:00, 11:30, 12:00, 12:30 eta 13:00. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretotik baieztapena jasotzea.

Find out more »
23February
Aula Ambiental de Getxo, Barrio Larrañazubi, 12. B
Getxo, Bizkaia 48992 España
ERREGISTRATU
+ Export Events