ALDI BATERAKO ERAKUSKETA BERRIA: BIZKAIA, IZADI SUBLIMEA (SANTI YANIZ)

ALDI BATERAKO ERAKUSKETA BERRIA: BIZKAIA, IZADI SUBLIMEA (SANTI YANIZ)

Bilbotarra, argazkilaria eta kazetaria 1980tik. Argazkilaritzarako grina izugarria izan du beti, eta Euskal Herriko paisaiak, mendiak eta natura jaso ditu erretratuetan, aldizkari eta liburu askotarako, ehunka egile-lan eta erreportaje ilustratuz. Ezin nekatuzko ibiltari eta bidaiari honek mendi eta paisaia naturalaren irudia izan du espezialitaterik gogokoenetako bat. Gainera, haren lan profesionalaren kokapen nagusia dela eta, Bizkaiko eta Euskal Herri osoko txoko eta bazter guztiak ezagutu ahal izan ditu, eta haiek miresteko argirik eta unerik egokienak ere bai.

Bizkaia, Izadi sublimea izena hartzen du erakusketa honek eta 25 argazkitan Gaztelugatze, Urkiola eta Gorbeiako parke naturalak eta Tunelbocatik Barrikara arteko itsasaldeko paisaiak biltzen ditu. Argazki bakoitza egilearen testuarekin lagunduta dago. Testuetan argazkia egiteko teknikak eta une harrapatzeko esperientziak azaltzen ditu.

Erakusketa hau Bizkaiko Foru Aldundiaren erakusketa ibiltarien egitarauan sartzen da.

Abenduaren 7tik martxoaren 12ra bisitatu ahal izango da Ingurumen Aretoan.

Share