ALDI BATERAKO ERAKUSKETA BERRIA “KLIMAK ZURE ALDAKETA BEHAR DU”

ALDI BATERAKO ERAKUSKETA BERRIA "KLIMAK ZURE ALDAKETA BEHAR DU"

Martxoaren 28tik apirilaren 16ra bitartean Ingurugiro Aretoan “Klimak zure aldaketa behar du” erakusketa ibiltaria bisita dezakezu, “Virtual MoJo: gazteak eta berrikuntza teknologikoa trantsizio ekologikoa hezteko” proiektukoa.


Erakusketa Somorrostro Heziketa Zentroko Ingurumen Hezkuntza eta Kontroleko goi-mailako zikloak prestatu du. Informazio-panel batzuek osatzen dute, eta hainbat gai jorratzen dituzte: Berotegi-efektua, Berotegi-efektuko gasen isurketen iturriak, Poloen urtzea, Aldaketak klima-ereduetan, Aldaketak habitatetan, Efektuak izaki bizidunengan, Ekonomia zirkularra edo Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH).

Goiko solairuko Baliabide Zentroan bisitatu ahal izango duzu, 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 17:30era.

Share