Baditugu #GETXOKOHEGAZTIAK LEHIAKETAKO IRABAZLEEN IZENAK!

Dagoeneko baditugu #getxokohegaztiak marrazki lehiaketa irabazi duten txikien izenak, Hegazti Migratzaileen Munduko Eguna dela eta antolatutako lehiaketa. Asko kostatu zaigu aukeratzea, maila oso altua izan delako. Gainera, 27 haurren marrazki pilo jaso dugu, eta parte hartu duzuen ume guztiei eskerrak eman nahi dizkizuegu. Eskerrik asko!!!
Lehen kategoria (4-9 urte): Haizea Rodriguez Gastón (5 urte)
Bigarren kategoria (10-15 urte): Ohiane Martí (12 urte)
Zuen saskia jaso dezakezue, nahi duzuenean, txikientzako produktu ekologikoekin.
Eskerrik asko bihotzez parte-hartzaile guztiei!
Recommended Posts

STREET ART BOLUEN
March 21, 2025

AZKORRIKO PINUDIAN GIDATUTAKO IBILBIDEA MARTXOAREN 23AN, NAKUSARBEKO ALBERTO SANTOLARIAREKIN
March 17, 2025

Eskolako Agenda 2030-eko Udal diagnostikoak
March 12, 2025