Biodibertsitaterako “oasi” berri bat Ingurumen Aretoan, DebaNatura-ren eskutik.
Joan den larunbatean, hilak 25, Ingurumen Aretoan oso jarduera berezia egin genuen: lorezaintza ekologikoari eta biodibertsitatea sustatzeko lankidetza-guneak sortzeari buruzko tailerra.
Debanatura-ko Diego Mendozaren eskutik, parte hartu duen taldeak landare autoktonoak, sendabelarrak, usaintsuak eta fruituak ematen dituzten zuhaixka batzuk landatu eta erein ditu, biodibertsitatea sustatzen duen oasia sortuz. Helburua herritarrei tresnak ematea da, biodibertsitatea erakarri eta babestuko duten lankidetza-guneak sortu ahal izateko. Espazio hau Aretoko biodibertsitaterako beste txoko batzuei gehitzen zaie, hala nola tximeleten oasia, baratze ekologikoa edo dortoka exotiko inbaditzaileentzako putzua.
Izan ere, aditu batzuentzat (esate baterako Daniel Rothman, Massachusettseko Teknologia Institutuko geofisika irakaslea), azken desagertze masibo handiaren aurrean gaude. Datozen hamarkadetan, milioi bat espezie inguru (ia 8 milioietatik) desagertzearen mehatxupean daude, eta nola ez, gizakia dago hondamendi honen atzean. Hona hemen arrazoietako batzuk:
– Baliabideen gehiegizko ustiapena
– Espezieen habitatak galera.
– Ingurumenaren kutsadura.
– Espezie exotiko inbaditzaileak sartzea.
– Klima-aldaketaren ondorioak.
Parte hartzeko gogoz geratu zara? Adi egon gure martxoko programazioari!
Recommended Posts
TXIMISTA BERDEA
January 10, 2025
“ZOMORROEN BILA” JARDUERA BERRIA
January 3, 2025
Gabonetako programazio berezia
December 18, 2024