EGUBERRI IRAUNKORRAK
Kontsumoa handitzen den garai hauetan inoiz baino garrantzitsuagoa da kontsumo arduratsua egitea. Aholku batzuk partekatu nahi ditugu zuekin, Gabon iraunkorragoen aldeko apustua egiteko:
– Hausnartu erosi aurretik
– Bilgarriak berrerabili (adibidez opari-papera)
– Elikadura jasangarria eta orekatua praktikatu
– Bidezko merkataritzako produktuak tokiko saltokietan, denda ekologikoetan eta abarretan erosi.
– 3 “B” ak praktikatu: beheratu (murriztu), berrerabili eta birziklatu
– Azoka txiki solidarioetan parte hartu
Egin dezakegun beste gauza bat Gabonetako apaingarri jasangarriak egitea da. Hilabete honetan, Ingurumen Aretoan hainbat tailer egingo ditugu, eta, horietan, inpaktu txikiko Gabonetako apaingarriak egin ahal izango ditugu, hondakin desberdinak berrerabiliz edo elementu naturalak erabiliz. Hilaren 21ean, adibidez, Gabonetako zuhaitz polit batzuk egingo ditugu, arrautza-ontziak erabiliz. Oso tarte entretenigarria izango dugu, eta, gainera, gabonak iraunkorragoak izango dira. Animatzen zara?
Recommended Posts
Gabonetako programazio berezia
December 18, 2024
Getxoko Udalak Euskadiko toki-erakundeen ekimen onenaren saria lortu du ASTEKLIMA2024 sarietan
December 11, 2024
IZOTZIK GABEKO ARTIKOA
December 5, 2024