Ehunka ikasle bilduko dira maiatzaren 16an Getxon zehar egingo den zikloturista martxa aldarrikatzailean
Maiatzaren 16an, bizikleta martxa jendetsu eta aldarrikatzaile batek Getxoko kaleak zeharkatuko ditu, udalerrian mugikortasun jasangarriagoa, inklusiboagoa eta irisgarriagoa sustatzeko eta bidegorrien sarean hobekuntzak lortzeko. Ekimena Eskolako 2030 Agendaren programan parte hartzen duten ikasleengandik abiatu da, eta joan den ikasturtean egindako lanaren emaitza da. Lan horretan, “Garapen Jasangarriaren 11. Helburuari (GJH): hiri eta komunitate jasangarriak mugikortasunaren ikuspegitik” gaiari heldu zioten, eta, horren ondoren, martxa hori antolatzeko ekintza bateratu bat egitea erabaki zuten.
Ingurumen Aretoko hezitzaile taldeak zuzenduta, ikastetxeetan egiten ari diren tailerren bidez, ikasleak bizikleta martxa prestatzen dabiltza modu erabat autonomoan: hala nola baimenak lortzen, hedapen kanpainak diseinatzen, martxaren ibilbidea antolatzen eta udalerriko elkarte eta pertsona batzuekin sinergiak bilatzen.
Martxaren aurreko prestaketa horiei dagokienez, Eskolako 2030 Agendan parte hartzen duten Getxoko 12 ikastetxeetako ikasleek eta irakasleek Jardunaldi Teknikoa egin zuten joan den martxoan Fadurako kiroldegian. Bertan, Iñigo Colina Punta Galea Txirrindulari Elkarteko kideak emandako hitzaldi batean parte hartu zuten. Elkarte horrek esperientzia handia du txirrindulari ekitaldiak antolatzen. Hain zuzen ere, Colinak ikasleekin eta irakasleekin partekatu zituen maiatzean ospatuko den bizikleta martxa antolatzeko kontuan hartu behar diren gakoak.
Recommended Posts
Getxoko Udalak Euskadiko toki-erakundeen ekimen onenaren saria lortu du ASTEKLIMA2024 sarietan
December 11, 2024
IZOTZIK GABEKO ARTIKOA
December 5, 2024
Getxoko Eskola Bideak 2024-2025
November 26, 2024