EKINTZA BERRIA: ITSASOA JOKOAN DA!

EKINTZA BERRIA: ITSASOA JOKOAN DA!

Zer dakizu Getxoko hondartzei buruz? Eta ozeano eta itsasoen kontserbazio egoerari buruz?

Otsailaren 16an Ingurumen Aretoan ekintza berria estreinatuko dugu: Itsasoa jokoan da!, “bildutako jolasak” mahai-jokoen antzekoa. Honetan adin guztiei (3 urtetik aurrerantz) moldatuta dauden jolas desberdinak egongo dira,
itsasoak eta ozeanoak gai nagusi gisa dituztenak. Modu dibertigarri honetan parte hartzaileek itsas biodibertsitatea, bere kontserbazio egoera, Getxoko hondartzei buruzko datu eta bitxikeriak ezagutu ahal izango dituzte.

Jolasen artean mimika, diktiopinta, Trivial, memory eta kutxa misteriotsua izango dira. Azken honetan txikienek eskuak sartu behar izango dituzte asmatzeko, begiratu gabe, zeintzuk diren itsasoarekin erlazionatuta dauden objektuak eta zeintzuk ez. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea.

Share

Recommended Posts