Erabilera bakarreko plastikoen murrizketa handia prestatzen ari da Gobernua

Erabilera bakarreko plastikoen murrizketa handia prestatzen ari da Gobernua

Kontuan izanda ingurumenean sortzen dituzten arazoak duela egun batzuk argitaratu zen berri hau irakurtzeak asko pozten gaitu. Baina egina esan norberak bere esku dagoen guztia egin behar du arazoa murrizten saiatzeko. Aurten Eskolako Agenda 21ean parte hartzen duten getxoko ikasleek, adibidez, hurrengo konpromisoak hartu dituzte arazoa murritzeko (Stop plastikoak! gaia landu dute eta). Eta zuk, zer egin dezakezu?

  • Jendeari soltean erosteko komentatuko diogu, baita plastikorik gabe erosteko dendak non dauden ere.
  • Etxean nahiz eskolan sortutako plastiko guztia birziklatuko dugu. Ez badakigu non bota behar den hondakina galdetuko dugu. Berrerabili ahal denean (adibidez plastikozko botilak) eskulanak egiteko erabiliko ditugu.
  • Plastikoaren arazoari buruzko informazioa zabalduko dugu eskolan, auzoan, jendeak plastiko gutxiago erabiltzeko asmoz. Horretarako eskolan erakusketa bat antolatuko dugu (barruan edo kalean), sortzen dituen arazoak ezagutzera emateko.
  • Plastikozko poltsak erabili beharrean oihalezko poltsak erabiliko ditugu, eta mundu guztia animatuko dugu gauza bera egitera.
  • Eskolan tuperrak erabiliko ditugu, hainbeste erabilpen bakarreko plastiko ordez.
  • Lurrera zaborra ez dugu botako, eta leku guztietan ikusitako hondakin plastikoak jasoko ditugu.
  • Plastikoa erabiltzen dugunean inoiz ez erabili erabilpen bakarreko plastikoa, itsasoetan hondakin gehienak hauek dira eta.
  • Irteeretan, plastikozko botilak erabili beharrean, metalezkoak erabiliko ditugu beti (kantinplorak adibidez).

    STOP PLASTIKOAK!!!

Share