Eskolako Agenda 2030-eko Udal diagnostikoak

Urtarrilaren 14tik martxoaren 10era bitartean, 1484 ikaslek, irakasleekin batera, “Eskolako Agenda 2030 ” hezkuntza-programaren diagnostikoak egin dituzte, eta GJH 15en inguruan lan egin dute: Lurreko ekosistemen bizitza.
Diagnostiko horien bidez, ikasleek udalerriko ekosistemen, eremu naturalen, berdeguneen eta hiri-parkeen kontserbazio-egoera ezagutu ahal izan dute. Horretarako, behaketak, inkestak, Ingurumen arloko kontsultak, analisiak… egin ditu.
Horren guztiaren helburua da proposamen eta konpromiso batzuk egitea, gure ekosistemen eta biodibertsitatearen kontserbazio-egoera hobetzen laguntzeko. Gainera, maiatzean egingo duten foro baten bidez (Getxon programan parte hartzen duten 12 ikastetxeetako ikasleak bilduko dira foro horretan), ekintza eraldatzaile bat definituko da, datorren ikasturtean elkarrekin aurrera eramango dutena, lanaren gaiari dagokionez. Iaz, adibidez, ikasleek bizikleta martxa bat egin zuten, 600 lagunek baino gehiagok parte hartu zutelarik, eta beraiek antolatu zuten, mugikortasun iraunkorra sustatzeko eta Udalari bidegorrien sarean hobekuntzak eskatzeko.
Eskerrik asko guztioi udalerri iraunkorrago bat lortzeko urtero egiten duzuen lanagatik.
Recommended Posts

STREET ART BOLUEN
March 21, 2025

AZKORRIKO PINUDIAN GIDATUTAKO IBILBIDEA MARTXOAREN 23AN, NAKUSARBEKO ALBERTO SANTOLARIAREKIN
March 17, 2025

“PLANETAREN ORDUA!
March 10, 2025