ESKOLAKO AGENDA 2030 ERALDATZEKO EKINTZAREN ARRAKASTA

ESKOLAKO AGENDA 2030 ERALDATZEKO EKINTZAREN ARRAKASTA

Maiatzaren 16an, Eusko Jaurlaritzaren Eskola 2030  Agenda programan parte hartzen duten ikasleek aldarrikapen martxa bat egin zuten udalerriko kaleetan zehar, ” Salbatzeko Planeta, erabili bizikleta” lelopean. Ekintza honen helburua hirukoitza izan zen. Alde batetik, mugikortasun eredu iraunkor, inklusibo eta irisgarri baten aldeko eta ingurumena zaintzearen aldeko konpromisoa adieraztea. Bestalde, herritarrak kutsatzen ez duten garraiobideak erabiltzera animatu nahi izan zituzten, baita Udalari bidegorrien sarean hobekuntzak egiteko eskatu ere.

9:00etatik 10:00etara 600 ikasle inguru, irakasleekin batera, beren ikastetxeetatik atera ziren bizikletaz, patinetez edo oinez, udaletxerantz. 10:30ean manifestu bat irakurri, bertso batzuk kantatu eta batukada bat egin zuten. Amaia Agirre alkatearen erantzunaren ondoren, talde osoa, Iñigo Urkitza Ingurumen zinegotziarekin eta beste ordezkari politiko batzuekin batera, Portu Zaharrera joan zen, eta bertan beste bi ekitaldi egin zituzten. 12:00etan eman zen amaitutzat jardunaldi polit hau, eta ikasleak beren ikastetxeetara itzuli ziren.

Oraingo honetan, ikasleak berak arduratu dira, irakasleekin batera eta Udalaren, Udaltzaingoaren eta udalerriko beste elkarte batzuen laguntzarekin (hala nola Haszten edo Punta Galea Txirrindularitza Elkartea), ia jarduera guztia antolatzeaz: ibilbideak diseinatzea, manifestuak eta prentsa-oharrak idaztea, kartelak eta pankartak egitea, poliziarekin harremanetan jartzea baimenak lortzeko…

Trinitariaseko ikasleek esan zuten bezala, “sarean lan egiten dugunean gauza harrigarriak egiteko gai gara”.

Zorionak emaitzagatik!

Share