Eskolako Agenda 2030 programaren udal-diagnostikoekin hasiko gara!

Eskolako Agenda 2030 programaren udal-diagnostikoekin hasiko gara!

Urtero bezala, Eskolako Agenda 2030 (aurreko Eskolako Agenda 21) hezkuntza-programan parte hartzen duten Getxoko ikasleak aurtengo lan-gaiaren inguruko udal-diagnostikoa egiteko prestatzen ari dira. Aurtengo gaia 11. GIH-a da: Hiri eta komunitate jasangarriak.

Horretarako, martxora arte, gure udalerriko kaleetan hainbat jarduera egingo dituzte. Helburua indarguneak eta hobetu daitezkeen gaiak aztertzea da, lanaren gaiari dagokionez. Ikasturte bakoitzean bezala, ekainean euren lan guztiaren fruituak emango dizkigute ezagutzera, baita Getxo gero eta udalerri iraunkorragoa izaten lagunduko duten proposamen eta konpromiso batzuk ere.

Aupa zuek!

Share