ETXEKO TXIKI TAILERRAK (III)

ETXEKO TXIKI TAILERRAK (III)

Egun hauek pixka bat atseginagoak egiteko, etxean egin daitezkeen eskulan errazen ideiak gure sareetan jartzen joatea pentsatu dugu, beti bezala objektu batzuk berrerabiliz. Hementxe doa hirugarrena: egin ezazu zure itzalen antzerkia! Egin KLIK ikusi ahal izateko.

Eskulan horien argazkiak bidali ditzakezue info@ingurumenaretoagetxo.eus helbidera edo #getxoeskulan hashstagarekin igo eta gure sareetan argitaratuko ditugu.
Zuen berrerabilitako objektuekin egindako eskulanen, marrazkien, obren eta abarren argazkiak ere bidal ditzakezue, eta partekatuz joango gara, guztion artean ideiak emateko. Ikusi nahi duzu eskulan honen emaitza? Egin KLIK!

Ingurumen Aretoko taldeak bidaltzen dizkiguzuen argazki guztien artean bi sarituko ditu Zaborreta doktorearen Escape Room-aren jarduerarekin!
Eskulan bakoitzaren azalpenak gure blogean ere izango dituzue:
http://www.ingurumenaretoagetxo.eus/blog-2/

Share