ETXEKO TXIKI TAILERRAK (VI): PUXTARRIEN LABIRINTOA

Egun hauek pixka bat atseginagoak egiteko, etxean egin daitezkeen eskulan errazen ideiak gure sareetan jartzen joatea pentsatu dugu, beti bezala objektu batzuk berrerabiliz. Hementxe doa seigarrena: egin ezazu puxtarrien labirintoa! Egin KLIK ikusi ahal izateko. Eskulan horien argazkiak bidali ditzakezue info@ingurumenaretoagetxo.eus helbidera edo #getxoeskulan hashstagarekin igo eta gure sareetan argitaratuko ditugu. Zuen berrerabilitako objektuekin egindako eskulanen, marrazkien, obren eta abarren argazkiak ere bidal ditzakezue, eta partekatuz joango gara, guztion artean ideiak emateko. Ingurumen Aretoko taldeak bidaltzen dizkiguzuen argazki guztien artean bi sarituko ditu Zaborreta doktorearen Escape Room-aren jarduerarekin!
Recommended Posts

STREET ART BOLUEN
March 21, 2025

AZKORRIKO PINUDIAN GIDATUTAKO IBILBIDEA MARTXOAREN 23AN, NAKUSARBEKO ALBERTO SANTOLARIAREKIN
March 17, 2025

Eskolako Agenda 2030-eko Udal diagnostikoak
March 12, 2025