Europako Mugikortasun Asteak partekatutako espazio publikoaren inguruko jarduera batzuk eskainiko ditu

Europako Mugikortasun Asteak partekatutako espazio publikoaren inguruko jarduera batzuk eskainiko ditu

Beste urte batez, Getxok Europako Mugikortasun Astea ospatuko du, herritar guztientzako doako hainbat jarduerarekin, horien artean, partekatutako espazio publikoari lotutakoak. Irailaren 16tik 22ra, aurten lehen aldiz, Mugi zaitez familiarekinTxirrindularitzako lehen sorospenak eta Entrenamendu funtzionala tailerrak izango dira, besteak beste, errepikatzen direnekin batera, beren interesagatik eta parte-hartze handiagatik. Europar ekimen honen jatorria den Autorik gabeko Eguna irailaren 22an ospatuko da, eta berritasun gisa moto elektrikoak probatzeko eta ibilbide txiki bat egiteko aukera izango da Areeta aldean, haurrentzako jarduerez eta jolasez gain.   

Iñigo Urkitza, Inguruneko Unitateko zinegotziak herritarrak gonbidatzen ditu programatutako jardueretan parte hartzera eta etorkizun garbiago, osasungarriago eta jasangarriagoren alde zer egin dezakegun pentsatzera. “Giza jarduera fisikoan eta garraio publikoan oinarritutako motorrik gabeko bitartekoen bidez egiten den mugikortasunaren aldeko jarrerak sustatu nahi ditugu, jasangarritasun integratuan oinarritutako hiri-ereduaren aldeko urratsak ematen jarraituz, hiri atseginago sortzeko”, zehaztu du zinegotziak. 

Share