ERAKUSKETAK


ERAKUSKETA IRAUNKORRA

Getxoko Ingurumen Aretoko erakusketa iraunkorrak udalerriko alderdi desberdinen inguruko informazioa biltzen du, herrigunearen ingurumen arazoak barne: hondakinak, mugikortasuna, energia, kontsumo iraunkorra…

Horretaz gain, erakusketa honetan azaldutako informazioa modu interaktibo batean osatzen da Tablet batzuen bitartez.


HELBIDEA

Larrañazubi auzoa, 12. B
48992 Getxo (Bizkaia)

ORDUTEGIA

Astelehenetik ostiralera: 10:00-etatik 14:00-tara eta 15:30-tatik 17:30-tara.
Asteburu eta jaiegunak: 10:00-etatik 14:00-tara.
Abuztuan itxita.




ORAINGO ALDI BATERAKO ERAKUSKETA

Tximista berdea

Urtarrilaren 18tik martxoaren 17ra Getxoko Ingurumen Aretoak Asunta Peña artistaren lanaren erakusketa bat eskainiko digu. Artista getxoztarra Arte Ederretan lizentziaduna da eta moda-diseinuko berezko titulua du.

Euskal Kostaldeko paisaia eskulturaren bidez berrinterpretatzera gonbidatzen duen proiektu artistikoa da Tximista Berdea, egunerokotasunean dagoen edertasunari balioa emateko helburuarekin. Hori lortzeko, Asuntak inguruneko funtsezko elementuak berrerabiltzen ditu, obrarekin lotura estua dutenak.

Proposamen hau Ingurumen Aretoan aurkezten da, non, bertan hiru pieza objektibo daude, pinturaren eta eskulturaren bidez sortuak, eta kostaldeko argazkiekin batera egongo dira ikusgai.

Ordutegia: 10:00-14:00 eta 15:30-17:30 astegunetan, 10:00-14: 00 asteburu eta jaiegunetan.


INFORMAZIO GEHIAGO



AURREKO ALDI BATERAKO ERAKUSKETA

Paisaiaren loturak

2024ko abenduaren 18ra arte Getxoko Ingurumen Aretoak Paula de Luisa artistaren obren erakusketa eskainiko du. Artista getxotar honek, eguneroko lana eta lan artistikoa bateratzen ditu baita bere eskolan Agenda2030ko koordinatzailea den bitartean ere.

Paulak alde kontzeptual batetik burutzen ditu bere lanak, psikologiako pertenentzia kontzeptua iturri hartuta, eta kontzeptu hau, gizakion oinarrizko beharrizan eta “usadio – berrikuntza”, iraunkortasun eta aldaketaren barne binomio bezala ulertuta. Honela, eraikitako elementuez eta formakuntza naturalez, zarataz eta ezegonkortasunez, aldaketa eta kontrastez, memoriaz eta arrastoz inguratzen gaituen eguneroko paisaia du inspirazio iturria eta bere sorkuntza prozesuetan motore bezala indarra ematen diona da.

Bestalde, bere lan egiteko moduaren barnean elkarbizi diren bi errealitate aurki ditzake tailerreko prozesuan. Alde batetik aurreikuspena, lan egiten hasteko ideia eta aurre diseinua. Beste alde batetik, alderdi pertsonala loratzen duten, ezjakintasuna eta prozesuari zuzenki aurre egitea.

Abenduaren 16ra arte ikusgai egongo da.


INFORMAZIO GEHIAGO