“Flysch”, euskal paisaiaren eta Bizkaiko historia industrialari buruzko erakusketa, Ingurumen Aretoan (Martín del Busto)

“Flysch”, euskal paisaiaren eta Bizkaiko historia industrialari buruzko erakusketa, Ingurumen Aretoan (Martín del Busto)

Larrañazubiko Ingurumen Aretoan Martin Del Busto artista getxotarraren “Flysch” goiburuko erakusketa dago ikusgai datorren martxoaren 25era arte. “Flysch” euskal paisaiaren eta Bizkaiko historia industrialaren inguruko argazki-proiektua da. Erakusketak hainbat inpresio biltzen ditu, estaldurarik gabeko paperaren gainean, bost argazki guztira, eta Martín del Bustok Nico Pagadigorria musikariarekin elkarlanean egindako bideo baten proiekzioa ere.

Artista getxotarrarentzat, argazkigintza “ez da amaitzen disparadorea sakatzen denean, baizik eta eboluzionatzen jarraitzen du edizio edo inpresioaren bidez”. Bere lanean paisaiaren eta gizakiaren aztarnaren arteko dualtasuna aztertzen du. Bere prozesua inguruaren eta bere historiaren azterketa batetik hasten da, ondoren bere esperientzia eta perspektiba propioa txertatzeko.

Erakusketa bisitatzeko ordutegia: 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 17:30era, lanegunetan, eta 10:00etatik 14:00etara asteburuetan.

Share

Recommended Posts