Gabonetako programazio berezia
Jai hauetan zehar (abenduaren 24, 25 eta 31n eta urtarrilaren 1 eta 6an izan ezik) Ingurumen Aretoa irekita egongo da publiko guztientzako jardueraz betetako programa eskaintzen jarraitzeko.
Abenduaren 23an, adibidez, Olentzerok ikatz gozoz betetako zakutxo bat utziko die egun horretan eskulan tailerrean parte hartzen duten txikiei.
26an botanista bihur gaitezke egun batez, Bolue hezeguneko flora eta zuhaitz espezieak ezagutzeko jarduera autogidatuen bidez.
27an, “Hegaztien koloreak” jardueraren bidez, gure inguruneko espezie adierazgarrienetako batzuk ezagutuko ditugu yinkana baten bidez.
Nahiz eta Olentzerok jostailu asko ekarri dizkigun, ezin dugu ahaztu edozein gauza jostailua bihur daitekeela. Horregatik abenduaren 28an kortxoak berrerabiliko ditugu pertsonalizatu ahal izango ditugun panpina dibertigarriak egiteko.
Abenduaren 29an primeran pasatuko dugu Naturan, gure zentzumen guztiak erabili beharko ditugun jarduera batzuen bidez.
Eta 30ean erakutsiko dizugu nola biziraun naturan galduta bazaude, eta iparrorratz, janari, aterpe edo metxerorik ez baduzu.
Gainera, erakusketak, tximeletentzako oasia, dortokentzako putzua eta askoz gehiago bisitatu ahal izango dituzue. Itxaron zaituztegu!
Recommended Posts
EGUBERRI IRAUNKORRAK
December 16, 2024
Getxoko Udalak Euskadiko toki-erakundeen ekimen onenaren saria lortu du ASTEKLIMA2024 sarietan
December 11, 2024
IZOTZIK GABEKO ARTIKOA
December 5, 2024