Getxoko Eskolako Agenda 2030

Getxoko Eskolako Agenda 2030

Eusko Jaurlaritzaren Eskolako Agenda 2030 programan parte hartzen duten Getxoko 13 ikastetxeetako ikasleek 11. GJHaren inguruan lanean jarraitzen dute aurten: Hiri eta komunitate jasangarriak, oraingoan mugikortasun iraunkorraren ikuspegitik.


Ikastetxeen barruan jarduera asko egiten ari dira aurtengo gaiarekin lotuta, eta horietako batzuk blog honetan bertan jasotzen ari gara.
Udal mailan, urtarrila, otsaila eta martxoa bitartean, udal diagnostikoak garatuko dituzte, udalerriko mugikortasun iraunkorrarekin lotutako hainbat gai aztertzeko. Horretarako, bertako irakasleek eta Ingurumen Aretoko hezitzaile-taldeak lagunduta, inkestak, behaketak eta analisiak egingo dituzte udalerriko kaleetan.


Diagnostiko honen helburua hobetzeko proposamen batzuk egitea da, Udalari Udal Eskolako Foroan egingo zaizkionak, bai eta esku hartzeko plan bat diseinatzea ere, ikasleek beraiek Getxo gero eta iraunkorragoa lortzeko egingo dituzten ekintza batzuekin.

Share