GETXOKO ESKOLAKO AGENDA 2030EKO JARDUNALDI TEKNIKOA

GETXOKO ESKOLAKO AGENDA 2030EKO JARDUNALDI TEKNIKOA

Ostegun honetan, martxoaren 18an, Agenda 2030 eskola-programaren jardunaldi teknikoa egingo da. Programan parte hartzen duten 11 ikastetxeek eta gure ingurugelakieak (Beatriz) parte hartuko dute. .

Hitzaldien artean, Joseba Arregi Ingurumen zinegotzia (udal diagnostikoetan ikasleei sortu zaizkien zalantza batzuei erantzungo die) eta Indumetal Recycling enpresako Ainhoa Urkitza egongo dira. Azken hitzaldi honetan, Ainhoak kontsumo arduratsuarekin, ekonomia zirkularrarekin eta plastikoen arazoarekin, lotutako aurkezpen bat egingo du, eta horretaz gain, Getxon gauzatzen ari den eta ikastetxeak atxiki daitezkeen proiektu bat aurkeztuko digu: CIR4LIFE proiektua. Informazio gehiago duzu esteka honetan: https://www.circ4life.eu/demos-getxo

Ikasturte hau ez dator bat gainerakoekin. Alde batetik, agerikoa da pandemiaren eragina, besteak beste, aurten jardunaldia telematikoki ospatzera behartu gaituelako. Bestalde, trantsizio-urtea da, aurreko Agenda 21etik Agenda 2030 berrira, eta horrek aldaketa batzuk dakartza programaren martxan. Beraz, aurten inoiz baino gehiago, zorionak eta eskerrik asko guztioi egindako lanagatik. Eskerrik asko eskola, auzo, udalerri eta mundu gero eta jasangarriago eta bidezkoago baten alde borrokatzeagatik.

Share