“Getxoko hegaztiak” erakusketa iraunkor berria

"Getxoko hegaztiak" erakusketa iraunkor berria

Ingurumen Aretoko goiko solairuan (Baliabide Zentroko aretoan), gure udalerriko eta inguruko herrietako hegazti-espezieak biltzen dituen argazki-erakusketa egongo da ikusgai etengabe.
Getxoko ornitologo profesional eta zaleek ateratako argazkiak dira. Izenburu bera zeraman aldi baterako erakusketan parte hartu zuten, 2021ean.

Koartzatxo itzain, martin arrantzalea, zettia zettia edo benarriz nabarra erakusketa honetan ikusi ahal izango dituzun 20 hegaztietako batzuk baino ez dira. Gainera, gaia maite baduzu, ornitologiarekin lotutako hainbat lan in situ kontsultatuz osatu ahal izango duzu bisita, hala nola Getxoko inbentarioak, katalogo edo gida orokorragoak, etab.
Zuen zain gaude!
Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 17:30era astegunetan, eta 10:00etatik 14:00etara asteburuetan.

Share

Recommended Posts