GETXOKO IKASLEAK BIZIKLETA MARTXA JENDETSUA PRESTATZEN ARI DIRA

GETXOKO IKASLEAK BIZIKLETA MARTXA JENDETSUA PRESTATZEN ARI DIRA

Joan den martxoaren 14an, Eskolako Agenda 2030 programan parte hartzen duten Getxoko 12 ikastetxeetako ikasle eta irakasleek, Jardunaldi Teknikoan parte hartu zuten Fadurako kiroldegian. Oraingo honetan Getxoko Punta Galea txirrindularitza elkarteko Iñigo Colinak lagundu gintuen landutako gaiari buruzko hitzaldia eginez. Era honetan, ikasleekin eta irakasleekin bizikleta martxa jendetsu bat antolatzeko orduan kontuan hartu behar diren gakoak partekatu zituen, maiatzaren 16an ikasleek udalerriko kaleetan zehar egingo dutena eta ehunka ikasle bilduko dituenaren bezalakoa era egokian antolatzeko behar diren jarraibideak jakinaraziz.

Joan den ikasturtean egindako lana oinarri gisa hartuta, “11. GIH: Hiri eta komunitate jasangarriak” landu baitzuten mugikortasunaren ikuspegitik, ikasleek elkarrekin ekintza bat egitea erabaki zuten ikasturte honetan, bizikleta martxa aldarrikatzaile bat. Honela, udalerrian mugikortasun jasangarriagoa, inklusiboagoa eta irisgarriagoa sustatzeko eta bidegorrien sarean hobekuntzak lortzeko helburua izango duena. Ikastetxeetan egiten diren tailerren bidez, Ingurumen Aretoko hezitzaile taldeak zuzenduta, ikasleak bizikleta martxa erabat modu autonomoan prestatzen ibili izan dira, hala nola, baimenak lortzeaz arduratzen, hedapen kanpainak diseinatzen, ibilaldiaren ibilbidea diseinatzen, edo udalerriko beste elkarte eta pertsona batzuekin sinergiak bilatzen, besteak beste.

Punta Galea elkartearen laguntzari esker, dagoeneko esperientzia handia baitute horrelako ekitaldiak antolatzen, ikasleek eta irakasleek egiaztatu ahal izan dute zeregin asko behar den bezala eginda eta  aurreratuta dituztela, baina baita oraindik lan ugari egitear dauzkatela ere.

Share