HAURRENTZAKO MARRAZKI LEHIAKETA: GETXOKO HEGAZTIAK

HAURRENTZAKO MARRAZKI LEHIAKETA: GETXOKO HEGAZTIAK

Hegazti Migratzaileen Munduko Eguna dela eta, haurrentzako marrazki-lehiaketa antolatu dugu. Bi kategoria izango ditu: 4 eta 9 urte bitarteko haurrentzat eta 10 eta 15 urte bitartekoentzat. Bietan marrazkien gaia “Getxoko hegaztiak” izango da nahitaez. Parte hartu ahal izateko marrazkiak info@ingurumenaretoagetxo.eus helbidera bidali behar dira, haurraren izena eta adina adieraziz, baita harremanetarako telefonoa ere. Marrazkiak Ingurumen Aretoko Sare Sozialetan argitaratuko dira.
Bi kasuetan saria produktu ekologikoen saski bat izango da. Marrazkiak urriaren 1eko 10:00etatik 12eko 14:00etara bidali ahal izango dira. Irabazleen izena urriaren 14an jakinaraziko da.

Egin KLIK  lehiaketaren oinarriak ikusteko

Anima zaitez eta parte hartu!

Share