HEZKUNTZA-PROGRAMAREKIN ITZULI GARA

HEZKUNTZA-PROGRAMAREKIN ITZULI GARA

Irailaz geroztik, ikasle-taldeak eta hainbat elkartetako taldeak bisitatzen ari zaizkigu, egoera berrira egokitutako Ingurumen Aretoko hezkuntza-programetako bat gauzatzeko. Joan den astean Haitzuriko ikasleek bisitatu gintuzten eta hainbat jarduera egin genituen, besteak beste, Ur-Tailerrak. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako haurrei zuzendutako esperimentazio-tailerrak dira, eta, horien bidez, uraren propietate desberdinak ez ezik, uraren zaintzaren garrantzia ere lantzen dugu.
Aste honetan, gainera, hainbat ibilbide egingo ditugu elkarte desberdinekin, hala nola, Gobela ibaiaren historia eta egoera ezagutzeko ibilbidea.
Ikastetxeren batean lan egiten duzu edo elkarteren bateko kide zara eta gure hezkuntza-programan parte hartu nahi duzu? Ez izan zalantzarik, jarduera eskaintza zabalaz gain, proposamen berrietara irekita gaude.

Share

Recommended Posts