IBILBIDE GIDATUEKIN BUELTATUKO GARA
Lagun talde bat zara edo elkarteren bateko kide zara? Agian interesatuko zaizu jakitea Getxoko Ingurumen Aretoan berriro ibilbide gidatuak egingo ditugula. Bolueko hezegunea eta Santa Coloma ermitaraino ibilbideaz gain, beste ibilbide bat gehitu egin dugu, Gobela ibaiaren kontserbazio-egoera, historia eta bilakaera hobeto ezagutzeko. Ibilbideak doakoak dira eta asteko edozein egunetan egin daitezke, izena eman ondoren. Zuen zain gaude!
Recommended Posts
TXIMISTA BERDEA
January 10, 2025
“ZOMORROEN BILA” JARDUERA BERRIA
January 3, 2025
Gabonetako programazio berezia
December 18, 2024