Ingurumen Aretoak “Zentro Urdina” izendapena jaso du.

Ingurumen Aretoak "Zentro Urdina" izendapena jaso du.

Getxoko Ingurumen Aretoak “Zentro Urdina” izendapena jaso du aste honetan, Adeac-en (Ingurumen Hezkuntzarako eta Kontsumitzaileentzako Elkartearen) eskutik.

Zentro Urdina izateko irizpideetariko bat udaleko hondartzaren batek “Bandera Urdina” izatea da. Kasu honetan, Getxoko hondartzetako 2 (Ereaga eta Arrigunaga) zerrenda horren parte dira (izan ere, sari hau jaso duten Bizkaiko hondartza bakarrak dira). Nazioarteko aintzatespen hau jaso ahal izateko beharrezkoak diren arau zehatz batzuk betetzen dituzte bi hondartza horiek uraren kalitatearen, segurtasunaren, zerbitzu orokorren eta ingurumenaren antolamenduaren inguruan.

Ingurumen Aretoak lortu duen “Zentro Urdina” aitorpena eskuratzeko (aitorpen hori jaso duen EAEko ekipamendu bakarra da) beste baldintzetariko batzuk bisitari zentroan itsasertzeko ekosistemekin eta garapen iraunkorrarekin erlazionaturiko ingurumen hezkuntza ekintzak burutzea da, baita Bandera Urdinaren programari  buruzko informazio espezifikoa eskaintzea ere. Programa hau 1987. urtean sortu zen eta 5 kontinenteetako 47 herrialdek hartzen dute parte.

Share