Izurdeen begiztatzea Euskadiko kostaldean
Harridura Bilboko itsasadarrean, izurde bat ikusi dutelako; azken urteotan, euskal kostaldean zetazeoak ugaritu egin dira, eta horregatik “ohikoak ez diren” lekuetan izurdeak ikusi izana.
Adibiderik berriena duela bi egun bizi izan genuen Bilboko itsasadarrean, iaz Kontxako badiaren erdian bizi izandakoa eta aurten bertan Muskizen ikusitakoak, besteak beste.
Itsasadarrean, Bilbobenturako taldea izan zen protagonista, eta, Zubizuri zubiaren parean piraguekin jarduera bat egiten ari zirela, zetazeoaren presentziaz ohartu ziren. Izurdeak itsasadarraz gozatzen jarraitu zuen, San Anton zubiraino iritsiz.
Itsasoaren kontrako norabidean aurrera egiten jarraitu ostean, animalia hondoa jota geratu da Abusu inguruan, baina bi suhiltzaileren laguntzarekin atakatik irtetea lortu du. Tarte batean itsasadarreko bisitariekin gozatu ostean, zetazeoa itsasora itzuli da
Recommended Posts
TXIMISTA BERDEA
January 10, 2025
“ZOMORROEN BILA” JARDUERA BERRIA
January 3, 2025
Gabonetako programazio berezia
December 18, 2024