KLIMA-ALDAKETAREN ONDORIOZ HARTZ ESPEZIE BERRI BAT AURKITU DUTE

KLIMA-ALDAKETAREN ONDORIOZ HARTZ ESPEZIE BERRI BAT AURKITU DUTE

Bizi dugun larrialdi klimatikoa dela eta, planetako leku batzuetatik beste batzuetara mugitzen ari diren animali espezieak asko dira. Horietako bat, hartz polarra (Ursus maritimus), hegoalderantz mugitzen ari da iparraldeko glaziarren zati handi baten desagerpenaren ondorioz. Desplazamendu horretan zehar, beste hartz espezie batekin kontaktuan sartu da, grizzly hartzarekin (Ursus arctos horribilis), eta, ondorioz, duela gutxi detektatu den hibrido berri bat sortu da: hartz grolarra.

Hartz hibrido hauek sortu zituzten bi espezieak duela milioi erdi urte banandu ziren, gutxi gorabehera. Horrek aukera ematen die ondorengotza bideragarriekin ugaltzeko. Espezie hibrido berri hori 2006. urteaz geroztik dagoela ezagutzen da, data horretan identifikatu baitziren lehen aldiz Kanadan, Artikoaren ipar-mendebaldetik gertu.

Gure eguneroko bizimoduan aldaketa txikiak eginez, klima-aldaketa geldiarazten lagun dezakegu.

Share