Lan berriak Baliabide Zentroan

Lan berriak Baliabide Zentroan

Ingurumen Aretoko goiko solairuko Baliabide Zentroak hazten jarraitzen du. Azken lana Hojarasca Kultur Elkarteak eman du. Joan den larunbatean, hilaren 28an, ibilbide bat egin zuten, eta, horren bidez, gure kulturako hainbat mito ezagutu ahal izan genituen, gure inguruko zuhaitz-espezieekin lotuta.
Lan honen izenburua “Euskal ibilbide mitologikoak” da, eta egileak Imanol Bueno Bernaola eta Aitor Ventureira San Miguel dira, Hojarasca kultur elkartekoak. Eskerrik asko bioi!

Dagoeneko kontsulta dezakezu lan hau eta ingurumenarekin eta iraunkortasunarekin lotutako beste asko, 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 17:30era asten zehar, eta 10:00etatik 14:00etara asteburuetan. Aurretik telefonoz deitzea gomendatzen dizugu, hitzordua hartzeko.

Share