MARTXAN GAUDE BERRIRO! EKINTZA AUTOGIDATUAK

Martxan gaude berriro!
Ekainetik aurrera, Ingurumen Aretoak berriro irekiko ditu ateak. Egoera berrira egokitu gara, jarduera ugari modu seguruan (eta beti bezala dibertigarrian) eskaintzeko, ingurumenarekiko sentsibilizazioa eta gure ingurunearen garapen iraunkorra funtsezko helburutzat hartuta.
Horregatik, ekainetik aurrera, publiko guztiei egokitutako programa bat eskainiko da, talde txikientzako ibilbide gidatuekin eta eguneroko jarduera autogidatuekin. Horien bidez, gure udalerriko hainbat alderdi natural hobeto ezagutu ahal izango ditugu.
Ekintza bakoitzari buruz informazio gehiago behar baduzu egin KLIK ekintzaren gainean:
- Bolueko esploratzaileak
- Inguruko tximeletak
- Altxorraren bila
- Txiki esploratzaileak
- Naturaren detektibeak
- Haritz eta bere lagunak
Kasu guztietan, aldez aurretik izena eman behar da eta Ingurumen Aretoaren baieztapena jaso behar da.
Zuen zain gaude!
Recommended Posts

EKINTZA BERRIA: AZTARNAK BILATZEN
November 15, 2021

BIZITZA BASATIAREN MUNDU EGUNA
March 3, 2021

#HARRIAK EKIMENA
February 18, 2021